Tratu onak zaintzan hitzaldia eta “Zure seme-alaba desberdin izateari nola aurre egin” tailerra izango dira hilabete honetan eskainiko diren bi jarduerak
AMOREBIETA-ETXANO | Udalak hainbat jarduera antolatzen ditu ikasturte osoan zehar ‘Zainduz Programa: zaintzailearentzako zaintza’ programaren baitan. Programaren helburua da zaintzaileei edo mendekotasun-egoeran dauden senideei laguntzea, denbora eta energia eskainiz, eta egiten duten lan gogorrari eta ezkutukoari merezi duen aitortza emanez.
Horri jarraiki, oraingoan bi jarduera berri aurkeztu ditu urtarrilerako: “Tratu ona zaintzan: nire eskubideak eta bere eskubideak” hitzaldia batetik eta “Zure seme-alaba desberdina izateari nola aurre egin” tailerra, bestetik.
“Tratu ona zaintzan: nire eskubideak eta bere eskubideak” hitzaldia
Zaintza arloan, kasu batzuetan, zaintzaileen gehiegizko inplikazioak lausotu egiten ditu zaintzaileareneta zaintzen den pertsonaren eskubideak. Hala, hitzaldi honen bitartez, pertsonen zainketan tratu ona nola ematen den jakinarazi nahi da, zaintzailearen eta zaintzen den pertsonaren eskubideak errespetatuz eta kontziente eginez, eta, hala, bi aldeentzat zaintza etikoa eta jardunbide egokiak eskainiz.
Hitzaldia urtarrilaren 16an eskainiko da, gaztelaniaz, 17:00-19:00 bitartean, Nagusi Aretoan.
“Zure seme-alaba desberdina izateari nola aurre egin” tailerra
Tailer honek gurasoei laguntza eskaintzea du helburu, frustrazioaren, ziurgabetasunaren eta espektatiben aurrean, emozioak kudeatzeko jarraibideak eskainiz eta, kasu askotan, aukeratu ez duten errealitate hori onartzeko estrategiak emanez.
Tailerra urtarrilaren 22tik otsailaren 26ra arte bitarte eskainiko da, asteazkenetan, 5 saiotan banatuta. Saioak 17:30etatik 19:00ak bitarte izango dira, gaztelaniaz, Nagusi Aretoan.
Izen-ematea
Bi kasuetan izen ematea zabalik dago, urtarrilaren 10a bitarte eta interesunek Herritarren Arreta Zerbitzuaren bidez edo udal webguneko ‘Izen-emateak‘ atalean eman dezakete izena, inprimakia betez.