DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Urkizuaran kalean eta Arrasate etorbidean trafikoa moztuko dute obrak direla eta

Zati bat itxita egongo dira trafikoarentzat hiru astez

 Zati bat itxita egongo dira trafikoarentzat hiru astez

ELORRIO | Udalak jakinarazi duenez, Urkizuaran kalearen eta Arrasate etorbidearen zati bat itxita egongo dira trafikoarentzat hiru astez, urriaren 1etik 21era, egiten ari diren oinezkoen ibilbidearen obrak direla-eta.

Mozketak Aidazuko bidegurutze-inguruari eragingo dio, eta soilik bizilagunei baimenduko zaie sarbidea. Gainerako ibilgailuek saihesbidetik egin beharko dute desbideratzea.

Udaletik adierazi dutenez, lanek eragozpenak sortuko dizkiete herritarrei, eta ulermena eskatu dute obrek irauten duen bitartean.​

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top