Doako sei prestakuntza-saio praktiko eskainiko dira, hainbat asteazkenetan, irailaren eta azaroaren artean, Durangoko Turismo Bulegoan

DURANGO | Tokiko merkataritzaren eta ostalaritzaren lehiakortasuna eta profesionalizazioa bultzatzen jarraitzeko asmoz, Durangoko Udalak eta Dendak Bai merkatarien elkarteak udazkeneko prestakuntza-ziklo berri bat jarri dute abian, udalerriko establezimenduei zuzenduta.
Prestakuntza-programak sei saio tematiko biltzen ditu guztira, guztiak praktikoak eta sektorearen benetako beharretara egokituak. Saioak hainbat asteazkenetan egingo dira, irailean, urrian eta azaroan, 14:00etatik 16:00etara, Durangoko Turismo Bulegoan (Kurutziaga kalea, 38).
- Irailak 17: Bezeroen fidelizatzea
- Urriak 1: Saltokia
- Urriak 15: Bezeroarentzako arreta eta komunikazio eraginkorra
- Urriak 29: Digitalizazioa I
- Azaroak 12: Digitalizazioa II
- Azaroak 26: Digitalizazioa III
Saio bakoitzaren ondoren, 15:30etik 16:00etara,mokadutxo bat eskainiko da, parte-hartzaileen artean ideiak eta esperientziak trukatzeko gune gisa pentsatua.
Interesdunek esteka honen bidez egin dezakete izen-ematea: https://labur.eus/formakuntza-formacion-durango-25.
Prestakuntza gehienez ere 25 lagunentzat da, eta Durangon dauden merkataritza edo ostalaritza-establezimenduetarako baino ez da.
Ekimen hau Durangoko Udalaren eta Dendak Bairen arteko konpromiso partekatuaren parte da, tokiko merkataritza eta ostalaritza sarea indartzeko, elkarlanean hazten jarraitzeko tresna erabilgarriak eta topaguneak eskainiz.