DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Thierry Biscary Oreka TX taldeak denboraldi berriaren lehen ikuskizuna San Agustinen

Hamaika ekitaldi egingo dira irailaren 21etik Gabonak arte

Sarrerak salgai ostailaren 2tik aurrera

DURANGO | San Agustin kultur gunearen udazkeneko egitaraua irailaren 21etik Gabonak arte luzatuko da eta antzerkia, musika, dantza eta zirkua izango ditu publiko guztiarentzat.

Denboraldia irailaren 21ean hasiko da, Thierry Biscary abeslari eta perkusionistak eta Oreka TXk zuzendutako umeentzako antzerki emanaldiarekin.

Haurrentzako proposamenak ere izango dira, hala nola Euskadiko Orkestraren “Ilargiari Kantari” eta Mar Mar Teatro herriko konpainiaren “Elara, bidai bat izarretara”.

Antzerkiari dagokionez, Euskadiko konpainia garrantzitsuen lanak aurkeztuko dira, euskaraz eta gaztelaniaz: Tartean (¿Dónde están los niños?), La Dramática Errante (Ni flores, ni funeral, ni cenizas, ni tan-tán), Dejabu (“Itzulera”), Badut Teatroa (“Jo!”) eta El Mono Habitado (“Guapa!”).

Dantza garaikidea Kataluniako Marcat Danza konpainiaren eskutik iritsiko da, “Averno” ikuskizunarekin. 2025eko Lorca Sarietan ikuskizun, koreografia, gizonezko interprete eta argiztapen onenaren sariak irabazi zituen.

Helduentzako zirku garaikidea ere izango da, Berdinki konpainia nafarraren “Leinu” ikuskizunarekin.

Egitaraua abenduan amaituko da, Maluta zirkuko galekin. 11. edizioa ospatuko dute eta lau emanaldi eskainiko dituzte publiko guztientzat.

Durangoko Udalak eta San Agustin kultur guneak gonbitea luzatzen diete durangarrei eta interesa duen edonori, antolatutako jardueretan parte hartzeko eta horietaz gozatzeko.

Programazio oso HEMEN

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top