Taldea astearte honetan aurkeztu dute Durangoko Udaletxean, Basauriren aurka ligan estreinatu aurretik

DURANGO | Tabirako Baque Alaik egun berezia biziko du igande honetan. Dibertsitate funtzionala duten gazteek osatutako taldeak Opening Game txapelketa jokatuko du Basauriren aurka 12:30ean, Durangoko azoka plazan, eta herritar guztiei gonbidapen irekia luzatu die, haiek animatzera eta topaketaz gozatzera joan daitezen.
Taldearen aurkezpena astearte honetan egin da Durangoko Udaletxean, kirol eta gizarte proiektu honen garrantzia azpimarratuz. Udalak entrenatzaileen, zuzendaritzaren eta talde tekniko osoaren ahalegina nabarmendu nahi izan du, baita familien inplikazioa ere, jokalari talde honek txapelketaz ingurune inklusibo batean gozatzeko aukera izan dezan.