DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

“Sormen Beka DA!” egitasmoaren zortzigarren edizioa martxan jarri dute

Aurtengo deialdian KOMIKI proiektu bat lagunduko da

Aurtengo deialdian KOMIKI proiektu bat lagunduko da

DURANGO | Gerediaga Elkarteak eta Durango Udalak Sormen Bekaren edizio berri bat aurkeztu dute. Egitasmoaren helburua euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera ematea da. Aurtengo deialdian KOMIKI proiektu bat lagunduko da. 

Sarituko den proposamena, 2026ean Durangoko Azokako nobedadeetako bat izango da. Aurreko zazpi edizioetan, literatura, musika, ikus-entzunezkoa, proiektu digitalak, arte eszenikoa, familia transmisioan eragiteko proposamena eta Durangoko Museorako esku-hartze artistikoa saritu dira. Honako hauek:

  • 2018: ATOPIArpg euskarazko rol jokoa (literatura)
  • 2019: Kai Nakai. Iratxe Agileraren lehenengo lana (musika)
  • 2020: Bañolet. Lau ataletako telesaila (ikus-entzunezkoa)
  • 2021: Barraka. Bideojokoa. Egilea: Ibai Aizpuru
  • 2022: Eukalyptus. Jon Ander Urresti. (arte eszenikoak)
  • 2023: ARGIZAGI, Zubiak adiskidetasunerantz. Marramiau Sorkuntza Taldea.
  • 2024: Harien Isla izeneko esku-hartzea, Abadiñoko Irati Bazetaren eskutik. 60.Durangoko Azokan Durangoko Arte eta Historia Museoan erakusketa zabalduko du.

Beka, 18 urte baino gehiago ditzuten sortzaile berrientzat (gehienez, bakarka, bi lan izango ditu argitaratuta) zuzenduta dago. Bekaren zenbatekoa 15.000 euroko izango da. Sorkuntza  prozesua eta plazaratzea lagunduko dira. Proiektu bakarrari emango zaio eta lehiaketa bidez aukeratuko da. Epeari dagokionez 2025eko irailaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, itxiko da lanak aurkezteko epea.

Epaimahaiak aurkeztutako lanen artean lauzpabost aukeratuko ditu. Hauek proiektuaren defentsa egin beharko dute epaimahaiaren aurrean. Lehen aukeraketaren ebazpena telefonoz egingo da. Lan irabazlearen berri 60. Durangoko Azokaren egitarauaren barruan emango da.

Urtebeteko epea izango du hautatuak proposamena burutzeko eta 61. Durangoko Azokan (2026an) erakutsiko du emaitza.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top