DOT Durangaldea

Saxo Jardunaldiak Durangon

Tailerrak, “masterclass”-ak eta kontzertua Antón Gómez saxofoi-jotzailearekin

Azaroaren 28an eta 29an ospatuko da Saxo Jardunaldia

Bartolomé Ertzilla Musika eta Kontserbatorio Eskolak Saxo 2025 Jardunaldia ospatuko du azaroaren 28an eta 29an, ikasleei eta interesa duten pertsonei zuzendutako prestakuntza eta musika jarduerez betetako asteburua. Ostiral arratsaldean eta larunbat egun osoan zehar, ikastetxeak masterclasseak, tailerrak eta parte hartzeko proposamenak eskainiko dizkie maila eta instrumentu ezberdinetako ikasleei.

Anton Gomez saxofoi jotzaile durangarra izango da jardunaldi hauetako gonbidatu nagusia. Hasiera batean Durangoko Musika Eskolan bertan ikasi zuen eta gaur egun Bruselako Errege Kontserbatorioko masterra amaitzen ari da. Gomezek banakako eskolak eta saio kolektiboak emango ditu eta topaketari amaiera emango dion kontzertuan parte hartuko du.

Horrez gain, Alfredo Sanzen body percussion tailer bat eta José Gallardoren inprobisazio hastapeneko beste bat eskainiko dira, biak adin, maila edo instrumentu guztietako partaideentzat irekiak. Mahai-inguru bat ere egingo da, “Zertan aritzen dira Durangoko musikari profesionalak?” izenburupean. Publiko orokorrari zuzenduta egongo da eta Durangon trebatutako musikarien ibilbideak, irteera profesionalak eta esperientziak ezagutuko ditu.

Saxo 2025 jardunaldia larunbatean amaituko da, 19:00etan, Musika Eskolako ekitaldi-aretoan publikoari irekitako kontzertu batekin. Bertan ikasleek eta Anton Gomezek parte hartuko dute, Iker Ruiz de Alegria errepertoristak lagunduta.

Kartela

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top