DOT Durangaldea

San Agustin Kultur Guneak ‘ELARA, bidai bat izarretara’ hartuko du igandean

Antzezlanak galera baten ondorengo doluari aurre egiteko galaxiak zeharkatzen dituen Elara gaztearen bidaia kontatzen du

 

Antzezlanak 50 minutuko iraupena izango du

DURANGO | San Agustin Kultur Gunean ELARA, bidai bat izarretara antzezlana izango da igande honetan, abenduak 14, 18:00etan.

Antzezlanak Elararen istorioa jarraitzen du; hots, bere hurbileko pertsona bat izarren hauts bihurtzen denean galeraren esanahia goizegi ezagutuko duen neska gaztearena. Hura aurkitzeko erabakia hartuta, galaxiaz galaxia eta planetaz planeta bidaia bati ekingo dio, doluaren faseak zeharkatuz, bizitzaren zentzua ulertu nahi duen bitartean.

Sarrera: 4€  (3 €  bazkideentzat)

Hizkuntza: Euskara.

Iraupena: 50 minutu.

Fitxa artistikoa

Jatorrizko idea: Mar Mar Teatroa, Leire Bilbaoren gidoi baten oinarrituta.
Zuzendaritza: José C. Garcia, Javi Tirado.
Antzezleak: Amets Arzallus, Aritza Rodriguez, Maitane Serrano. Soinu espazioa: Igor Iglesias.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top