Sekulebedarra Kirol Klubeko atletek maila bikaina eman zuten Anoetako belodromoan

ATLETISMOA | Maila handia José Luis Romerok eta Migue Ángel Munitxak aurreko asteburuan Anoetan jokatutako Euskadiko Beteranoen txapelketan erakutsitakoa. Master mailan, Romerok 60 eta 200 metroko proba irabazi zuen eta Munitxak urrea lortu zuen pisu jaurtiketan. Larunbat honetan, Sekulebedarra Kirol Klubak Euskadiko master eta adin txikikoen txapelketa antolatu du Landakoko atletismo pistan. Probak 13:30ean hasiko dira; Munitxak jaurtiketa luzean hartuko du parte.