DOT Durangaldea

“Patata” inguruko trafikoaren antolaketa behin betiko ezarriko da

Asteartean aldaketak ezarriko dira San Migel eta San Pedro kaleetako ibilgailuen zirkulazioan

Aldaketak astearte honetan ezarriko dira

AMOREBIETA-ETXANO | Lehenik eta behin, Karmen kaleko zirkulazioak, Gernikatik, Konbeniorako biraketa bakarrik ahalbidetzen jarraituko du, orain arte mantendu den bezala. San Miguel eta San Pedro kaleetan, berriz, ibilgailuen joan-etorria bi noranzkoetan egingo da, “Patata” inguruko alde bakoitzeko bideetatik, eta horrela ibilgailuen zirkulazioaren egoera behin betikoa zehazten ari da. Aldaketa hori beharrezkoa da biribilgunearen konfigurazio definitiboa osatzeko eta urbanizazio lanak aurrera eramateko.

Ibilgailuen zirkulazioan egindako moldaketekin,“Patata” inguruko egoera behin betikoa osatuko da, eta bigarren faseko lanak aurrera eramateko aukera emango du, urbanizazio-lan desberdinak egiteko, hala nola instalazioak (eurite-sareak, ur beltzen sareak, argiteria publikoa, edateko ura), bide-zoruak eta zoladurak.

Aldaketa hauek Karmen 2.0 proiektuaren urbanizazioaren parte dira. Ibilgailuen antolaketa berria izango da urbanizazioa amaitutakoan finkatuko dena.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top