DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Ostiraleko eguzkitik eta berotik asteburuko udazkeneko eguraldira

Ostiral honetan 23 graduko maximoak espero dira eta datozen egunetan merkurioa 15 gradura jaitsiko da

Udaberriko eguraldia ostiral eta udazkeneko asteburuan GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Bi zati izango ditu eguraldiak Durangaldean asteburu honetan. Ostiraleko eguzkiak eta udaberriko eguraldiak asteburu grisa, udazkena, freskoa eta euritsua ekarriko du. Maximoak 24 gradutan kokatuko dira gaur, baina bihar 15 gradutan geratuko dira.

Tiempo revuelto con posibilidad de tormentas por la noche

Viernes, bero

Ostiralean tenperaturak gora egingo du; goizean eguzkitsu egongo da eta arratsaldean giroa ezegonkortu egingo da. Tenperatura maximoak 20-25 ºC artekoak izango dira, eta hegoaldeko hainbat lekutan zertxobait altuagoak izan daitezke. Goizean goiz behe-lainoa izango dugu barnealdeko hainbat bailaretan, eta lanbroa itsasertzean, baina goizean zehar eguzkiak xurgatu egingo ditu eta oskarbi geldituko da. Iluntzerako, ordea, giroa ezegonkortu eta hodeigune trinkoak ugarituz joango dira; zaparradak botako ditu, eta baliteke zenbait lekutan mardulak izatea eta trumoiak jotzea, batez ere hegoaldean eta mendebaldean. Arratsaldean haizea ipar-ekialdetik ipar-mendebaldera aldatuko da eta zakartu egingo da.

Sábado, gris y lluvioso

Larunbatean tenperaturak nabarmen egingo du behera eta euritarako egongo da. Zerua lainotuta egongo da eta zaparradak botako ditu, batez ere Kantauri isurialdean; arratsaldean hegoaldean atertu eta euria Kantauri isurialdera mugatuko da. Ipar-mendebaldeko haizea bizi-bizi ibiliko da eta giroa gehiago mikaztuko du. Tenperatura maximoak 14-16 ºC ingurukoak izango dira.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top