Tenperatura minimoek gora egingo dute eta maximoek gorabehera handirik gabe jarraituko dute

EGURALDIA | Ostegunean eguraldi aldakorra. Alde batetik, ipar partetik pare bat fronte igaroko dira, bata egunaren lehen zatian eta bestea egunaren bukaeran. Bien artean, arratsaldean ateri eutsiko dio eta ostarteak zabalduko dira. Euri gehien, lurraldearen ipar-ekialdean espero dugu. Hegoaldean, aldiz, ateri eutsiko dio eta arratsaldea eguzkitsua izango da. Mendebaldeko haizeak ufada gogorrekin joko du kostaldean, barnealdean, ordea, iparraldeko haizea nagusituko da arratsaldean, eta ahulago ibiliko da. Tenperatura minimoek gora egingo dute eta maximoek gorabehera handirik gabe jarraituko dute.