DOT Durangaldea

Osasuna eta generoari buruzku hitzaldia Iurretan

Otsailaren 10ean izango da Agora ezagutza plazan egitasmoaren barruan

Amaia Bacigalupe
Amaia Bacigalupe Iurretan egongo da otsailaren 10ean

IURRETA| Datorren otsailaren 10ean Iurretako Agora ezagutzaren plaza egitasmoaren saio berri bat izango da osasuna eta generoari buruzkoa Amaia Bacigalupe, Osasun Publikoko doktore eta EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza saileko irakaslea. Hitzaldiaren titulua “Osasuna eta generoa. Berdin tratatzen al ditu medikuntzak emakumeak eta gizonak?” da eta Iurretako Udal Liburutegian izango da 18:30ean. Egitasmo honen helburua gai ezberdinen inguruan herritarron elkarrizketak eragitea da: gaiok elkarrekin jorratuz, eztaidatuz, galderak partekatuz… Adituak sarrera bat egingo du eta ondoren horren inguruko eztabaida kolektiboa sustatuz.

Kasu honetan, Bacigalupek emakumeen eta gizonen arteko desparekotasunak aztertuko ditu, eta baita generoak eredu horietan betetzen duen papera, osasun mentalari arreta berezia eskainiz. Horretarako, medikuntzaren erro androzentrikoak dituen ondorio batzuk aztertuko ditu, hala nola ikerketan emakumeen osasun ematen zaion arreta eskasa, azterketa espezifikoen faltak eta genero-alborapenak egungo praktika klinikoan oraindik ere egotea.

Hitzaldi-solasaldia Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikok eta Katedra eta Iurretako Udal Liburutegiak bultzatu dute. Ekitaldia euskaraz egingo da eta sarrera librea eta doakoa izango da, baina alde izena eman behar biblioteka@iurreta.helbidera-mail bat bidaliz edo 946 812 726 telefonora deituz.

Amaia Bacigalupe hizlaria

Amaia Bacigalupe Osasun Publikoan doktorea da (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa). Gaur egun, EHUko Gizarte eta Komunikazioa Zientzia Fakultateko Soziologia eta Gizarte Langintza saileko zuzendaria eta irakasle titularra da. Honen aurretik, Eusko Jaurlaritzako Osasun saileko Berrikuntza eta Ikerketa Zerbitzuan Bizkaiko Lehen Mailako Arreta ikerketa-unitatean egin zuen lan. Horrez gain,OPIKko Osasunaren Gizarte Determinatzaile eta Aldaketa Demografikoari buruzko ikerketa taldeko kidea da.

Bere ikerketa-eremua geruzapenak eta desberdintasun sozialak osasunean -zein osasun arretan duten eragina aztertzea da, kasu eginez bereziki-arloko genero desparekotasunei eta osasun-arretako genero-alborapenei.

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top