Zornotzako udalerrian sari garrantzitsuak banatzen diren hirugarren aldia da, hilabete baino gutxiagoan

AMOREBIETA-ETXANO | ONCEren Kuponazoak 600.000 euro banatu ditu Amorebieta-Etxano eta Lemoa artean, apirilaren 11ko zozketan 40.000 eurorekin saritutako 15 kupoitan.
Ángel Degara Rebollo da 600.000 euro horiek bere salmenta-eremuan banatu dituen ONCEko saltzailea, eta ilusioz bete ditu bere ohiko bezero batzuk. Amorebietak bolada onean jarraitzen du ONCErekin, izan ere, hirugarren aldia da, hilabete baino gutxiagoan, herrian sari garrantzitsuak banatzen direla. Zorionak zorionekoei!