DOT Durangaldea

Oinezkoen pasabideetan segurtasuna indartuko du Amorebieta-Etxanok

San Juan eta San Pedro kaleetako zebrabideetan argi-balizak eta seinale berriak instalatzeak oinezkoen ikusgarritasuna eta segurtasuna hobetzea ekarriko du

Une honetan hobekuntza horietan lanean dihardu Udalak

AMOREBIETA-ETXANO | Oinezkoen segurtasuna hobetzeko eta gehien erabiltzen diren zebrabideetan ikusgarritasuna handitzeko, Amorebieta-Etxanoko Udalak udalerriko hainbat tokitan seinaleak hobetzeko lanak hasi ditu. Ekintza hau batez ere oinezkoen hiru pasagunei eragiten die: bat San Juan kalean eta bi San Pedro kalean.

Pasagune hauetan, kontrol adimenduneko teknologiaz hornitutako 10 argi-baliza instalatuko dira, baita seinale bertikal berriak ere, LED teknologia aurreratuko oinezkoen piktogramarekin argiztaturik. Une honetan hobekuntza horietan lanean dihardu Udalak eta zebrabideak ikusgarriago egiten lagunduko dute, bereziki ikuspen txikiko baldintzetan, hala nola, gauean edo euri egunetan.

Udalak 26.680,50 € bideratu ditu lan horietaraeuros a dicha intervención.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top