DOTen Whatsapp kanalean jasotako kexa, 656182430

DURANGO | “Noiz arte bizi beharko dugu arratoiekin San Fausto auzoan? Eta noiz etorriko dira garbiketa-zerbitzuak patioak garbitzeko Kärcher batekin -gainazal mota guztiak garbitzeko balio duen presiozko ur-makina batekin-? (Kärcher batekin diot, hainbeste denboran pilatutako zikinkeria garbitu gabe dagoelako, garbitzea ezinezkoa ez bada) “, dio auzoko emakume batek bideo batean. Bideo horretan arratoi bat ikus daiteke auzotik korrika.