DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Nevenka “antzezlanak hasiera emango die ostiral honetan azaroaren 25eko ekitaldiei Elorrion

Histrion Teatro konpainiak sexu-jazarpenagatik politikari bati kasu bat irabazi zion lehen emakumearen benetako istorioa kontatuko du Arriolan

Antzezlana datorren ostiralean taularatuko da
Antzezlana datorren ostiralean taularatuko da

ELORRIO | Nevenka antzezlana taularatzea izango da Udaleko Berdintasun Sailaren lehen ekimena aurtengo Azaroaren 25eko kanpainaren barruan. Arriola antzokiarekin lankidetzan, Nevenka María Goiricelaya antzerkigile bilbotarraren testuan oinarritzen da: politikari bati sexu-jazarpena egiteagatik kasu bat irabazi zuen lehen emakumearen benetako istorioa kontatzen du, indarkeria matxistaren beste adierazpen bat.

Emakume horrek, Nevenka Fernándezek, alkate bat eserarazi zuen akusatuen aulkian, 2001ean. Lehen kasua izan zen #MeToo Espainiako estatuan, eta epaitegiek emakumeari arrazoia eman bazioten ere, publikoki estigmatizatu zuten. Histrion Teatroaren iritziz, «orainetik, kasuak izan ginenaren irudia erakusten digu, aurrera egin dugunaz jabetu gaitezen, baina baita zauriez ere.

Gaur egun, Nevenka ispilua da oraindik ere haren aurreko emakumeentzat eta ondoren etorri direnentzat; aldatu den — edo agian ez hainbeste — gizarte baten isla da». Sarrerak aldez aurretik eros daitezke www.arriolaka.eus webgunean eta 946 58 31 92 telefonora deituta. Sarrera arruntak 12 euro balio du, bazkideenak 8,50 eta Bazkide Gazteenak eta Arriolakideenak 6.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top