Musikaz, gastronomiaz, jokoez eta bestelako ekintzez gozatzeko aukera egongo da

ABADIÑO | Jai giroan murgiltzear da Muntsaratz auzoa. Boluntario talde batek, adin eta gustu guztietarako egitarau zabala prestatu du, eta, besteak beste, musikaz, gastronomiaz, jokoez eta bestelako ekintzez gozatzeko aukera egongo da.
Ostiralean abiatuko dira jaiak, Donien Atxa jasota, eta Talde Batuak dantza taldeak emanaldia eskainiko du. Ostean, ugasixo txapelketa egingo dute, eta, eguneko ekitaldi nagusi gisa, Lokaletik At Fest V jaialdia egingo dute. Aurten, Korroxion, Lionels, Sugoi, Alerta eta Orihen taldeak igoko dira oholtza gainera. Gauari amaiera emateko, Sound 4 makro-disko-festa izango da, eta Eusko Labeldun hanburgesak dastatzeko aukera ere egongo da, Hazi Fundazioaren eskutik.
Larunbaterako, adin guztietarako jarduerak prestatu dituzte. Goizetik hasita, puzgarriak eta tailerrak egongo dira; baita herri kirolen erakustaldia ere, Izadi Agirre, Haritz Aranguren, Malen Barrenetxea eta Mikel Agirre kirolariekin. Era berean, paella lehiaketa ere egongo da, eta J.M. Atlantida arituko da giroa alaitzen. Arratsaldean, berriz, tortilla lehiaketa egingo dute, eta, gaua girotzeko, Akerbeltz erromeria eta DJ Mo izango dira.
Igandean amaituko dira jaiak: bigarren eskuko azoka, tailerrak eta egurrezko jolasak, eta Zirkozaurreko “Ardatzak” familia ikuskizuna prestatu dituzte asteburuko jai giroari azken ukitua emateko.
Irailak 5, ostirala (Barikua)
-
19:00 Donien Atxa jaso
-
19:15 Talde Batuak dantza taldearen ekitaldia
-
19:30 Ugasixo txapelketa
-
19:45 LOKALETIK AT FEST V: Korroxion, Lionels, Sugoi, Alerta eta Orihen
-
20:00 Paella eta tortilla lehiaketarako izen ematea
-
20:00 Makro disko-jaia Sound 4
-
20:30 Eusko Labeldun hanburgesak. HAZI fundazioaren eskutik
Irailak 6, larunbata (Zapatua)
-
10:00 Mahai eta aulkiak banaketa
-
12:00 Puzgarriak eta tailerrak
-
13:00 Herri kirolak: Izadi Agirre, Haritz Aranguren, Malen Barrenetxea eta Mikel Agirre
Paellen aurkezpena eta sari banaketa -
16:00 Puzgarriak
-
16:30 J.M Atlantidak paellak girotuko ditu
-
18:00 Apar festa
-
19:30 Tortillen aurkezpena eta sari banaketa
-
22:00 Mahaiak eta aulkiak jasotzea
-
22:30 Erromeria: Akerbeltz
-
01:00 DJ Mo
Irailak 7, igandea (Domeka)
-
11:00 Bigarren eskuko azoka
-
12:00 Tailerrak eta zurezko jolasak
-
16:30 Familia ikuskizuna: Ardatzak (Zirkozaurre)