Urtarriletik martxora bitartean emango dira eta beharrezkoa da aldez aurretik zerbitzuarekin harremanetan jartzea
DURANGALDEA | Durangaldeko Mankomunitateko Zaindu Zerbitzuak laguntza psikologikoa emateko bi tailer jarri ditu abian Berrizen eta Matienan, mendekotasunen bat duten senitartekoak – batez ere mendekotasuna duten adinekoak – zaintzen dituzten pertsonei laguntza eta orientazioa emateko.
Tailer hauek urtarriletik martxora bitartean egingo dira. Horietan, besteak beste, iraupen luzeko zainketen ondoriozko gainkarga, emozio ohikoenak eta gure indargune psikologikoak ezagutzea eta indartzea lantzen dira.
Ordutegiak eta datak:
ABADIÑO-ZELAIETA. “SENIDE ZAINTZAILEEI LAGUNTZEKO TAILERRA”
Asteazkena: 16:30-18: 00 Urtarrila 29 | Otsaila 1, 8, 15, 22, 29 | Martxoa 7, 14
TXANPORTA Kultur Etxea
BERRIZ: “SENIDE ZAINTZAILEEI LAGUNTZEKO TAILERRA”
Osteguna: 11:00-12: 30 Urtarrila 25 | Otsaila 5, 12, 19, 26 | Martxoa 5
Adinekoen zentroa
Mendeko pertsonak zaintzen dituzten familiei laguntza, arreta eta orientazioa emateko doako zerbitzua da Zaindu. Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria, Otxandio eta Zaldibar udalerrietako zaintzaileei zuzenduta dago.
Tailerretan parte hartzeko eta/edo informazio gehiago jasotzeko, beharrezkoa da zerbitzuarekin harremanetan jartzea:
ZainduDurangaldea
Tel.: 946200546/680 425 764
zaindu@dma.eus