DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Mallabiko Udalak lorezaintza lanak egingo ditu Zubitegi Kirol Parkean

Aurreikusitako lanak zuhaixka herrestariak eta landare igokariak landatzera bideratuta daude

Lanak udazkenean burutuko dira

MALLABIA | Azkeneko ikerketa baten ondorioz, Zubitegi kirol parkearen ingurumen-testuingurura egokitzeko esku-hartzeak egitea beharrezkoa dela identifikatu du Udalak. Horren harira, lorazaintza lanak egitea aurreikusi du aipatu espazioan, ingurune naturala hobetzeko eta espazio publiko honen kalitatea handitzeko.

Esku hartze honetan zuhaixka herrestariak eta landare igokariak landatuko dira, hormigoizko hormak eta parkeko ezpondak estaltzeko, modu horretan parkearen eta ingurune naturalaren arteko lotura hobetzen lagunduz. Landaketa udazkenean egingo da, garaia egokia izanik horrelako lanetarako, tenperatura arinek sustraiak behar bezala finkatzea ahalbidetzen dutelako negua iritsi aurretik. Honek landareen egokitzapen optimoa bermatzen du, hilabete hotzenetan haien hazkundea sustatuz eta espazioak modu eraginkor eta iraunkorrean berreskuratzea ziurtatuz.

Lorazaintzako lanak  Cengotita Flores y Plantas SL enpresari esleitu zaizkio. Esku-hartzearen zenbatekoa 7.240,86 eurokoa da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top