DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Mallabiak lokal bat berritu du janari-denda berria kokatzeko

Lanen helburu nagusia da udalerriko zerbitzu-sarea indartzea eta herritarren eguneroko beharrei modu eraginkorrean erantzutea

Lanak datorren abenduan bukatuko dira

MALLABIA | Mallabiko Udalak Arteiz kaleko 8. zenbakian dagoen lokala erabat berritzeko lanak hasi ditu, udalerriko txikizkako denda bertan kokatzeko. Aurreko lokalaren tamaina 29 m²-koa izanik eta osasun-arauak betetzeko egokitzapenak beharrezko zirela, 70 m²-ko lokal berri hau egokitu da, herritarren zerbitzua erosoagoa eta irisgarriagoa izan dadin.

Proiektuak udalerriko zerbitzu-sarea indartzea eta herritarren eguneroko beharrei modu eraginkorrean erantzutea du helburu. Espazio berriak irisgarriagoak eta atseginagoak izango dira, eta horrek aukera emango du produktu-eskaintza handitzeko eta zerbitzua hobetzeko.

Era berean, Mallabiko Udalaren helburu nagusia tokiko kontsumoa eta merkataritza sustatzea da, udalerriko jarduera ekonomikoa sendotuz. Lanek aukera emango dute denda modernizatu eta egokitu bat eskura izateko, herritarren zerbitzua hobetuz eta udalerriko bizitza dinamizatuz.

Obrak abenduaren inguruan amaitzea aurreikusten da, eta oinarrizko aurrekontua 72.733,10  eurokoa da.

Mallabiko Udala lanean dihardu udalerriko espazioak egokitzeko eta tokiko merkataritza eta zerbitzuak hobetzeko, herritarren beharrei modu eraginkorrean erantzuteko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top