DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Makarroi bilketa Mallabian, Zaporeak GKEaren Lesbos proiektuarekin bat eginez

Bilketa martxoaren 24tik 28ra bitartean egingo da eskolan eta Udaletxean jarriko biren bilketa-puntuetan.

Hodi erako makarroi bilketa hilaren 24tik 28ra luzatuko da.

MALLABIA | Aurten ere, Mallabiko Udalak bat egin du “Zaporeak” elkarteak antolatutako janari bilketa solidarioarekin. Ekintza hori elkartearen Lesbos proiektuaren baitan kokatzen da eta helburu du Greziako errefuxiatuei oinarrizko eta funtsezko elikagaiak ematea.

Zaporeak Europara iristen diren errefuxiatuei laguntza humanitarioa ematen dien GKEa da. Bere jardunaren baitan, arreta berezia eskaintzen dio Lesbos uharteari, bertan errefuxiatu gisa eta muturreko ahultasun-egoeran pertsonei janari duina eta kalitatezkoa emateko.

Hala, Zaporeak elkarteak bultzatutako Lesbos proiektuaren helburua da uhartean dauden errefuxiatuei elikadura egokia eskaintzea, horietako asko baldintza txarretan bizi baitira. Boluntarioen lankidetzari eta errefuxiatuen parte-hartze aktiboari esker, erakundeak milaka jaki banatzen ditu egunero, eta gehien behar dutenen bizi-baldintzak hobetzen laguntzen du.

Janari bilketa

Datorren martxoaren 24tik 28ra, Mallabiak hodi makarroien bilketa egingo du, Lesbos proiektua babesteko eta Greziako uhartean dauden errefuxiatuei laguntzeko. Horretarako, bi bilketa gune jarriko dira, bata eskolan eta bestea udaletxean bertan eta mallabiarrek ekimen solidario honetan parte hartu ahal izango duten puntu horietan euren ekarpena eginez.

Kanpaina martxoaren 29an amaituko da, Ermuan egingo den “Tupper Solidario” ekimenarekin.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top