Gonbidatua Karina Renteria emakume afro-kolonbiarra izango da, Kolonbiako Pazifikoko Giza Eskubideen Sareko ordezkaria
ERMUA | Komite Internazionalistak Karina Renteria afro-kolonbiar emakumearekin, Kolonbiako Pazifikoko Giza Eskubideen Sareko (REDDHHPAC) ordezkariarekin, hitzaldia antolatu du biharko, urriak 8. Hitzaldia arratsaldeko 19:00tan hasiko da Eskilarapeko Ateneoan.
Komite Internazionalistak Biziaren, Bakearen eta Lurraldeen Iraupenaren aldeko Karabana Humanitarioan parte hartu du 2024ko udan. REDHER Kolonbiako Ermandade Sareak antolatu du, eta Kolonbiako ehun erakunde politiko, sozial eta sindikal baino gehiagok eta nazioarteko elkartasun-erakunde ugarik babestu dute. Kolonbiako hainbat eskualdetan ibili da.
Karabanaren ostean, Komite Internazionalistak Karina Renteria eta REDHEReko beste ordezkari batzuk gonbidatu ditu Euskal Herria bisitatzera, eta paramilitarismoaren gorakadaren ondorioz Kolonbia zati bat bizitzen ari den krisi humanitarioari aurre egiteko egiten ari diren erresistentzia-borroken lehen eskuko testigantza eman ahal izateko. Paramilitarismoa, multinazionalekin etengabeko lankidetzan, Chocóko komunitateen eta Kolonbiako beste eskualde batzuen bizi-proiektuak suntsitzen eta haien gizarte-liderrak hiltzen ari da.