DOT Durangaldea

Kirola, musika, olinpiadak eta gastronomia Berrizko San Antonio jaietan

Ostegun honetan erromintxelak kontzertua egingo da San Antonio ermitan

San Antonio jaiak Berrizen

BERRIZ | Egitaraua asteburu honetan hasi, eta ospakizunak urtarrilaren 24ra bitarte luzatuko dira. Adin eta gustu guztietarako eskaintza zabala izango da.

Aste honi begira, ostegunean, hilak 15ean, 19:00etan, Erromintxelak kontzertua egingo da San Antonio ermitan.

Urtarrilaren 16an, hasteko, XIX. Pilota Txapelketaren finala, Olakueta frontoian, 19:00etan. Ordu berean kalejira bati ekingo zaio Olakueta plazatik, Bentazaharreko Mutiko Alaiak eta Berrizko Kantalaguna lagun; ondoren, Donien Atxa izango da eta Juan Cruz Elvira Alberdi “Txapuri” omenaldia egingo zaio. Bestalde, sagardoaren jaia eta odolki-dastaketa ere hasiko dira.

Larunbatean, 17an, 12:00etan, meza bat egingo da San Antonio ermitan eta Olakueta frontoian Pontx pailazoak arituko dira, “Denak plazara” obrarekin. 18:00etan disko festa egongo da probalekuan.

Igandean, hilak 18, 11:00etan, San Antonio Ermitan, eskualdeko XLIV. Barazki eta Fruten Erakusketa egingo da, eta 12:00etan hanburgesak dastatzen hasiko dira. Urtero lez, herriko dantza-taldeek –Iremiñe eta San Lorentzo– Olakueta plazan jardungo dute.

Astelehenean, 19an, 17:00etatik 19:00etara, barrakak merkeago egongo dira; eta 19:00etatik aurrera, frontoian, Landa Olinpiadak. Izena eman hemen 

Larunbatean, 24an, 19:00etan, TXALO konpainiaren antzezpena izango da Kultur Etxean: “Trajea” obra.

Landa Olinpiada

Astelehenean, hilak 19, Landa Olinpiada izango da, 19:00etatik aurrera, frontoian.

Ekitaldiherrikoian 16 urtetik gorako gazteek har dezakete parte, eta jardueraren arauei dagokienez, gehienez ere sei talde inskribatu ahal izango dira, talde bakoitza bost pertsonaz osatua. Taldeko kide guztiek probaren batean parte hartu beharko dute, eta taldeek mistoak izan beharko dute nahitaez.

Izen ematea hemen

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top