DOT Durangaldea

Iurretako landa eremuko emakumeei buruzko dokumentala eskainiko dau DOTB-k

Bihar, Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira eguerdiko 14:00etan, 18:00etan eta 22:30ean emitituko da

Dokumentalaren parte-hartzaileak
Dokumentalaren parte-hartzaileak

IURRETA | Martxoaren 8ko, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira DOTB Durangaldeko Telebistak Iurretako Landa Eremuko Emakumeei buruzko dokumentala eskainiko dau bihar. Inmediobai Komunikazioak ekoitzitako eta Iurretako Udalaren sormen-bekari esker Iurretako Anderebide emakumeen alkarteak gauzatutako dokumental honek herriko emakumeen memoria kolektiboa berreskuratzea dauka helburu, belaunaldi ezberdinen arteko transmisioa bermatuz.

Dokumentala bi atal nagusitan banatuta dago. Lehenengo zatian, “Atzo” izenburupean, iraganeko bizimodua jorratzen da. Bertan, adineko emakumeek baserriko lan gogorra, familiaren zaintza eta garai hartako gizarte-mugak ekartzen dabez gogora. Testigantza hunkigarrien bidez, emakume horiek Iurretako ekonomia eta gizarte egituran auki daben funtsezko papera azpimarratzen da, askotan itzalean geratu bada ere.

Bigarren atalak, berriz, gaur egungo egoerari eta etorkizunari begiratzen dautso. Landa eremuan jarraitzen daben emakumeen erronkak, ekintzailetza eta baserri-bizitzaren bilakaera aztertzen dira. Anderebide elkarteak bultzatutako proiektu honek argi utzi nahi dau landa eremuko emakumeak ez direla soilik iraganeko parte, baizik eta Iurretaren orainaren eta geroaren motorra direla.

Transmisioa eta aitortza

Aurkezpen ekitaldian, Iurretako Udaleko ordezkariek eta Anderebide elkarteko kideek proiektuaren garrantzia nabarmendu eben. “Gure amamak eta amak izan dira baserrien zutabeak, eta haien istorioak ezagutzea ezinbestekoa da gure herriaren nortasuna ulertzeko”, adierazi eben sustatzaileek.

Proiektu honek, liburu eta dokumental formatuan, Iurretako ondare kultural eta soziala aberasten dau, emakumeen begirada erdigunean jarriz.

Dokumentala ikusgai izango da DOTB Duragaldeko Telebistan bihar eguerdiko 14:00etan, 18:00etan eta 22:30ean, landa eremuko emakumeen lana eta bizitza balioan jartzeko asmoz.

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top