Epaiak dio udal batek ezin duela alde kuantitatiborik ezarri udalaren kirol-instalazioak erabiltzeagatiko tasan, erabiltzaileak udalerrian erroldatuta dauden edo ez kontuan hartuta

IURRETA | Auzitegi Gorenak 2023ko uztailaren 20ko epaian adierazten duenez, udalerri batean erroldatze hutsa ezin da izan udal-instalazioen erabiltzaileen arteko tratu-desberdintasuna justifikatzen duen arrazoizko irizpide objektibo bat dagokion tasa ordaintzeko orduan.
Instantzia-salak adierazi zuenez arau orokorra da tarifa bera aplikatzea zerbitzuaren erabiltzaile guztiei, eta tarifa desberdinak ezartzeko aukera dagoela, betiere erabiltzaileen egoera ekonomiko desberdinek hala justifikatzen badute. Auzitegi Gorenak berretsi egin zuen errekurritutako epaia, eta adierazten du udal batek ezin duela alde kuantitatiborik ezarri udalaren kirol-instalazioak erabiltzeagatik tasa batean, erabiltzaileak udalerrian erroldatuta dauden ala ez kontuan hartuta, kasu honetan erroldatzea ez baita arrazoizko irizpide objektibo bat justifikazioaren ondorioetarako.
Epai hori kontuan hartuta, Iurretako gobernu-taldeak aspalditik eskatu dio Durangoko udalari erabaki hori betetzeko eta iurretarrei tarifa altuagorik ez kobratzeko.
Herriko alkatea den Oskar Kokak azaldu duenez, “oso ondo ulertzen dugu iurretarrek Durangoko udalerriarekin tasa desberdinak kobratzeari buruz duten kezka, eta horregatik hainbat aldiz eskatu dugu ebazpena onartzeko, Auzitegi Gorenaren epaiak dioena gogoraraziz. Epe labur batean konponduta geratzea espero, eta nahi, dugu “.
“Azpimarratu nahi dugu inoiz ez zaiola utzi harreman instituzionalak izateari Durangorekin, arazo hori konpontzeko eta instalazioen erabilera erabiltzaile guztientzat berdina izan dadin lortzeko, dela Durangokoa, dela Iurretakoa, dela Bizkaiko beste edozein udalerrikoa”.