DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Igande honetan ospatuko da Amorebieta-Etxanon Bizkaiko Dantzari Eguna

3.500 dantzarik eta 70 dantza taldek hartuko dute parte

3.500 dantzari eta 70 dantza taldek hartuko dute parte
3.500 dantzari eta 70 dantza taldek hartuko dute parte

AMOREBIETA-ETXANO | Aurten Amorebieta-Etxanon ospatuko da 44. edizioa. Maiatzaren 19an izango da, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak antolatuta, Udabarri Dantza taldearen laguntzarekin eta Amorebieta-Etxanoko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren babesarekin, eta 3.500 dantzari eta 70 dantza taldek hartuko dute parte.

Gure herria dantzariz beteko da egun horretan, euskal dantza ikuskizunen gune bilakatuz. Jaia goizetik hasiko da, parte hartzen duten taldeei ongietorria emanez. 10:30etan kalejira egingo da herrian zehar San Migel eta San Pedro kaleetara iritsi arte. Arratsaldean, 16:30etatik aurrera, Luhartz erromeria taldearen emanaldiaz gozatu ahal izango da, jai giroak jarrai dezan.

Boluntarioen bila

Egun horretan mugikortasuna kontrolatuko da eta ehun boluntario inguru beharko dira dantzariei eta bisitariei laguntzeko. Parte hartu nahi duen edonork udabarri@gmail.com helbidera mezu bat bidali edo 636107355 telefonora deitu dezake.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top