DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Hondakinen tasa berria uztailaren 1ean sartuko da indarrean Amorebietan

honi dagokion lehen faktura, urteko hirugarren hiruhilekoari dagokiona, irailean bidaliko da (uztaila eta iraila bitartekoa)

Urrteko lehen ordainagiriak automatikoki kargatuko dira ekainaren 15ean

AMOREBIETA-ETXANO | Joan den martxoan, Amorebieta-Etxanoko Udalak aho batez onartu zuen hiri hondakinak biltzeko, garraiatzeko eta tratatzeko zerbitzuagatiko tasa berria, Europako egungo araudia betez. Tasa horren arabera, 2025eko bigarren seihilekotik aurrera, hau da, uztailaren 1etik aurrera, hondakinen bilketa tasa berria ezarriko da, “zabor gehiago sortzen duenak gehiago ordaindu behar du” printzipioa oinarri hartuta.

Edozein kasutan, Amorbeieta-Etxanoko Udalak 2025eko lehen seihilekoari dagokion fakturazioari buruzko informazioa argitu nahi du, hau da, urtarirletik ekainera bitarteko epealdiari dagokiona. Izan ere, faktura hori orain arteko tasarekin, hau da, tasa zaharrarekin kalkulatu da.

Horrek esan nahi du etxebizitza guztiek berdina ordainduko dutela, zehazki 39,26 euro seihilekoagatik. Faktura horrek urteko lehen eta bigarren hiruhilekoak batuko ditu, eta horregatik izango da 39,26 eurokoa. Helbideratutako ordainagiriak automatikoki kargatuko dira ekainaren 15ean, eta helbideratu gabeek borondatezko ordainketa egiteko aukera izango dute ekainaren 1etik 30era, 2025eko egutegi fiskalean jasotakoaren arabera.

Tasa berria

Hiri hondakinak biltzeko, garraiatzeko eta tratatzeko tasa berria uztailaren 1ean sartuko da indarrean. Tasa berri honek “zabor gehiago sortzen duenak gehiago ordaindu behar du” printzipioari jarraitzen dio, eta hondakinaren ordainketa ur eta saneamenduaren fakturatik bereizten du, bi faktura desberdin ezarriz.

Tasa berriaren kalkuluak bi irizpide hartzen ditu kontuan: oinarrizko kuota, etxebizitzaren katastro-balioaren arabera kalkulatua, eta kuota espezifikoa, etxebizitza bakoitzean erroldatuta dauden pertsonen kopuruaren araberakoa. Horrela, hobetoago egokitzen da zerbitzuaren benetako erabilerara eta hondakinak murriztea eta birziklatzea sustatzen du.

Tasa berriari dagokion lehen faktura irailaren 15ean bidaliko da eta uztailetik irailera bitarteko hiruhilekoari dagokiona izango da. Laugarren hiruhilekoari dagokion ordainketa abenduaren 15ean egingo da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top