DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Hiru zauritu N-634 errepidean, Zornotzan, bi kamioik aurrez aurre talka eginda

Ibilgailuetako baten gidaria harrapatuta geratu da, eta larri eraman dute Gurutzetara

Zornotzako istripuaren irudiak ARGAZKIAK: Bizkaiko suhiltzaileak
Zornotzako istripuaren irudiak ARGAZKIAK: Bizkaiko suhiltzaileak

AMOREBIETA-ETXANO | Bi kamioik aurrez aurre talka egin dute N-634 errepidean, 88. kilometroan, Euban. Bi noranzkoetan itxi dute bidea, eta 17:00ak aldera ordezko bidea egiten hasi dira. Lehen informazioen arabera, hiru pertsona zauritu dira, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Horietako bat, kamioi baten gidaria, larri zauritu da eta Gurutzetako ospitalera eraman dute. Beste biak, arinagoak, Usansolora. Larrialdi-zerbitzuak, anbulantziak eta suhiltzaileak lanean ari dira zaurituei laguntzeko.

Istripuaren ondorioz, bi kilometroko auto-ilara luzeak izaten ari dira.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top