Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira

EGURALDIA | Igandean hegoaldeko haizea ibiliko da; egunaren hasieran ahul ibiliko da, baina orduak pasa ahala indartuz joango da, bolada gogorrekin arratsaldetik aurrera. Aldaketa handirik ez; iparraldean giro eguzkitsuarekin jarraituko dugu, baita isurialdeen arteko banalerrotik gertu dauden hegoaldeko toki horietan ere. Ebro ibarrean eta inguruko eskualdeetan lainoa eta behe-hodeiak agertuko dira berriro. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira.


