DOT Durangaldea

Hainbat kale eta bide asfaltatuko dira martxoan Elorrion

Herri eta landa eremuko bideak hobetzeko 100.000 euroko inbertsioa

Lanak martxoak zehar egingo dira

ELORRIO | Elorrioko Udalak 2025eko aurrekontuari dagozkion asfaltatze-lanak hasiko ditu martxoaren 12an. Azken urteotan bezala, oraingoan ere diru-partida esanguratsua bideratu da udalerriko bideen egoera hobetzeko; oraingo honetan, 100.000 euroko inbertsioa egingo da.

Lanek 20 eguneko iraupena izango dute eta herri zein landa eremuko hainbat guneetan gauzatuko dira. Herri eremuan, Urkizuaran, San Agustineko industrialdean eta Argiñeta etorbidean egingo dira jarduketa nagusiak. Landa eremuan, berriz, Gaztañeta, Aramiño eta Arriarte izango dira esku-hartze nagusien guneak.

Horrez gain, asfaltatze-lan zabalekin batera, hobekuntza puntualak egingo dira Goieta, Morgaondo, Angio, Areistiortu, Aldape, Ibaikua, Padura eta Besaide kalean.

Udalak herritarren ulermena eskatzen du lanek iraun bitartean sor daitezkeen eragozpenen aurrean, eta jarduketa hauen helburua bideen segurtasuna eta erabilgarritasuna hobetzea dela gogorarazten du.​

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top