DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Golik gabeko berdinketa La Almozaran SDArentzat

Urdinek ligako  lehen puntua lortu dute CD Ebroren zelaian

Urdinek ligako  lehen puntua lortu dute CD Ebroren zelaian

FUTBOL | Urdinek ligako  lehen puntua lortu dute CD Ebroren zelaian domeka goizean jokatutako norgehiagokan. Aukerarik onenak SDArentzat izan dira, baina aurkariaren atezainaren geldiketa onekin eta egurrarekin topo egin du.

Etxeko taldea indartsu atera da La Almozarako belar artifizialera, baina zornotzarrak berehala egokitu dira eta metroak aurreratu dituzte, lehen zatiko abagune onenetan protagonista izanik. 0-1ekoa gertu izan du 13. minutuan, Rekaren jaurtiketa kanpora joan denean. Baloia azkar iristen zen alde batetik bestera, gehienetan goitik, baina defentsak sendo zeuden aukera argirik ez emateko. Hori dela eta, ordu erdia igarota, Marouanek areaz kanpotik probatu du zartako bortitz batekin. Mateo atezainak hegan egin behar izan du golatzarra saihesteko. Ebrok hegaleko sake arriskutsu batekin erantzun du eta Borjaren burukada kanpora joan da. Abagunerik argiena 39.ean iritsi da Etxanizen aukera bikoitzarekin. Lehenengoan, bere burukada atezainak gelditu du geldialdi ikusgarri batekin. Jokaldiak bizirik jarraitu du eta 9aren erremate berri batek zutoina jo du. Horrela, norgehiagoka hasierako markagailuarekin heldu da atsedenaldira.

Bigarren zatia abisuak trukatuz hasi da. Pakik eskuadra bilatu du, baina bere saiakerak ez du aterik aurkitu. Mikel Arzalluzen erremate indartsu batekin erantzun dute gureek. Hasiera elektriko hori gorabehera, aukerak urriagoak eta ez hain argiak izan dira bigarren zatian. Bi taldeak saiatu dira, baina neutralizatzen jakin dute euren.  Gureak hiru puntuen saria lortzetik gertu egon dira partidako azken jokaldian. Taldeko jokaldi bikain baten ondoren, Marouanek egindako jaurtiketa kanpora joan da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top