DOT Durangaldea

Giro aldakorra asteazkenerako Durangaldean

Giroa ezegonkorra izango da, eta tarteka zaparradak botako ditu

Eguraldi nahasia gaurko IRAGARPENA: Zaldibar Meteo

EGURALDIA | Asteazkenean giro aldakorra izango dugu. Ipar partean giroa ezegonkorragoa izango da, eta tarteka zaparradak botako ditu, bereziki kostaldean; ekialdean zaparradak sarriago botako ditu eta ekaitzak jo dezake. Hegoaldean, aldiz, giroa lasaiagoa izango da. Euri gutxi egingo du (egitekotan gehienbat arratsaldean egingo luke) eta ostarte batzuk agertuko dira. Elur-kota 1400 m-ra egongo da, Pirinioetan beherago. Mendebal/hego-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperaturak ildo beretik jarraituko du. Lehen orduetan izotza egin dezake barnealdeko zenbait txokotan, bereziki Araban eta Nafarroan.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top