Zelaietako auditorioan izango da hilaren 24an eta 18 eta 34 urte bitartekoei zuzenduta dago

AMOREBIETA-ETXANO | Hilaren 24an, astelehena, Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan gazteen emantzipazioari eta etxebizitzarako sarbideari buruzko informazio hitzaldia eskainiko da, GAZek, Eusko Jaurlaritzako emantzipaziorako zerbitzuak, antolatuta. Saio honetan, gazteek gaur egun emantzipaziorako dituzten aukerak eta baliabideak ezagutzeko aukera izango dute, bide hori errazteko tresnak eskura izan ditzaten.
‘Etxebizitza eta gazteak: Aukerak eta baliabideak ezagutuz’ hitzaldia 18 eta 34 urte bitartekoei zuzenduta dago eta euskaraz izango da. Parte hartzea doakoa da, baina aurrez izena ematea gomendatzen da, edukia bertaratutakoen beharretara egokitzeko. Horretarako izen-emate formularioa bete behar da hemen
Hitzaldi hau gazteen emantzipazioa bultzatzeko eta etxebizitzarako sarbidea errazteko Amorebieta-Etxanoko Udalak, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, sustatutako ekimenen barruan kokatzen da.