DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Gaurko hodeiek eta euriak astebeteko ostarteak utziko dituzte, bero handirik gabe

Maximoak 30 gradura iritsiko dira ostegunean

Durangaldean aste honetarako aurreikusitako denbora GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Astea hodei askorekin dator, noizbehinkako euriteekin eta aurreko egunetan baino tenperatura baxuagoekin, 24 graduren bueltan. Egoera horrek hobera egingo du datozen egunetan, ostarteak irekiko baitira eta giro eguzkitsuagoa egongo baita. Ez da bero handirik espero aste honetarako, eta maximoak 30 gradura iritsiko dira ostegunean eta ostiralean.

Astelehena, hodeiak eta bero gutxiago

Astelehenean tenperatura maximoak 3 edo 4 ºC jaitsiko dira ia leku guztietan eta 24 edo 25 ºC ingurukoak izango dira; Ebro bailaran ez dira gehiegi aldatuko eta udako itxurari eutsiko diote, bereziki beroak izan gabe. Iparraldean lainotuta dago, behe-hodeiekin, eta tarteka euri pixka bat egiten du, batez ere eguerditik aurrera. Hodeiak eta ostarteak hegoaldean; arratsaldean behe-hodeiak nagusituko dira eta euria Arabako zenbait puntutara heda daiteke. Iparraldeko haizea ibiliko da, kostaldean ipar-mendebaldea gailenduko da, eta Ebro bailaran ziertzoa izango da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top