DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Gaur hasiko da Iurretako Musikaldia Rs Basque Faktor taldearen kontzertuarekin

Azaroan hiru kontzertu eskeiniko dira Ibarretxe kultur etxean

Lehen kontzertua bariku honetan izango da
Lehen kontzertua bariku honetan izango da

IURRETA | Udalak 2024ko Musikaldia jarriko du abian, ostiral honetan hasita, musika bultzatzeko eta hainbat diziplina eta estilo ezagutarazteko, hainbeste urtetan egin duten bezala, jazza, blues, gospela eta musika klasikoaz gozatuko dugu.

Beti bezala, azaroan egingo da Ibarretxe kultur etxean. Doako programa da, eta nazioarteko musikarien zerrenda bat izango dute. «Herritarrak parte hartzera animatzen ditugu. Sarrerak doakoak izango dira eta Ibarretxe kultur etxean jasoko dira kontzertua baino aste bat lehenago edo ikuskizunaren egunean bertan, ordu erdi lehenago», azaldu dute antolatzaileek

AZAROAK 8 NOVIEMBRE
19:00 IBARRETXE KULTUR ETXEAN
Rs Basque Faktor
“EQUANIMITY”

Talde hau «Musikene» Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian sortu zen 2007. urtean.
Hainbat jazzalditan parte hartu du, hala nola Donostian, Gasteizen, Salamancan edo Burgosen; baita Espainia osoko hainbat jazzklubetan, kontzertu-aretotan eta antzokitan ere.
Proiektu honek kritika handiak jaso ditu aldizkari espezializatuetan eta irratietan, Espainiako jazzaldiko kritikari ospetsuenen aldetik.

AZAROAK 15 NOVIEMBRE
19:00 IBARRETXE KULTUR ETXEAN
ZINEMA PARADISE
“MOON FIELDS TRIO”

Zinema Paradise 40ko hamarkadatik gaur egunera arteko pelikularik ospetsuenetako abestietan barrena egindako bidaia da, Lide Hernando ahotsean, Iñaki Miguel teklatuetan eta Andoni Etxebeste baterian.

AZAROAK 22 NOVIEMBRE
19:00 IBARRETXE KULTUR ETXEAN
Iratio Bilbao
”BLOOM”

Jatorrizko instrumentua, ahotsa, Irati. Arnasketa sotila, arima soinuarekin lotzen duena arte bihurtuz, bitartekaririk gabe. Kantatzen duena entzuten duenaren arimarekin lotzen duen hari
magiko hori. Guztien eskura dagoen tresna da, baina gutxi batzuetan baino ez da goratua.
Irati Bilbao, artearen historian eta kultur kudeaketan graduatua izateaz gain, musikalki hezi zen Musikenen, eta hori erabakigarria izan zen jazz musikara bideratutako ibilbide nabarmena definitzeko orduan.

Bloom Irati Bilbaoren tankerako figura baten inguruan sortutako edozein zaleren itxaropenak beteko dituen lana da. Jazz klasikoa eta musika originala, sentimenduz eta teknikaz erdibana hornituak, arima soinuarekin lotzen duen eta arte bihurtzen duen hats sotila, Irati Bilbao, jatorrizko instrumentua, ahotsa, gutxi batzuentzat gordeta dagoela gogorarazten digute.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top