DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Garik kontzertua eskainiko du Zaldibarren bere 30. urteurrenean

Gaueko 21:30ean Zaldua plazan eta kontzertua doan izango da

Kontzertua irailaren 13an izango da

ZALDIBAR  | Urte honetan 30 urte bete dira Garik bakarkako ibilbideari ekin zionetik. Hertzainak taldearen garaiaren ostean, alderdi intimoagoa eta pertsonalagoa arakatu zuen Garik bere hasierako abestietan. Bere lehen diskoa lan ikaragarria da, nahiz eta, garai hartako gehiegikeriak zirela eta, ezin izan zuen zuzenean merezi bezala defendatu. Urte gorabeheratsuen ostean, garai egonkorra bizi du orain Garik, eta hori islatzen da bere musikan eta kontzertuen indarrean.

Garik beti pentsatu izan du zor bat zuela lehen disko harekin. Bada, zor hori edizio berriaren bidez kitatu ahal izan du, eta, alde horretatik, lan sendagarria izan da. Diskoa giltzarri izan da bere ibilbidean. Hor daude “Amets”, “Egun finlandiar bat”, “Bidegurutzean”, “Apar urrunak”  eta beste kanta batzuk, azken 30 urteotan bere errepertorioaren parte garrantzitsu izan direnak.

Berreskuratutako lana dela eta, hainbat kontzertu eskainiko ditu Garik; horietako bat Zaldibarren izango da, datorren irailaren 13an (larunbata), gaueko 21:30ean Zaldua plazan (euria eginez gero eskoletako frontoian). Kontzertua doan izango da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top