DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Garaik sua eta musika uztartuko ditu 2025eko San Juan jaietan

Zapatuan, 20:30ean, Donien Atxa jasoko da

Jaiak zapatuan hasiko dira

GARAI | San Juan Jaiak bueltan dira Garaiko herrian, eta urtero bezala, ekainaren 21etik 24ra bitartean, ekintzez beteriko egitaraua izango dute auzotarrek eta bisitariek. Sua, musika, dantzak eta herri-otorduak izango dira egunak girotuko dituzten osagai nagusiak.

Zapatuan, 20:30ean, Donien Atxa jasoko da, jaietako hasiera sinbolikoa. Ondoren, 21:00etan herri-afaria egingo da, eta giroa bermatuta egongo da Mirari eta Aintzane trikitilarien musikarekin.

Igandean, 10:30ean meza egingo da eta dantzariek emanaldia eskainiko dute. 14:30ean, oilasko paella txapelketa izango da, betiko umore eta elkarbizitza giroan.

Astelehenan, 21:00etan kopaua, eta gero, San Juan sua piztuko da, udako solstizioaren ospakizuna eta garbitze errituala.

Martizenean, azken egunean, 12:00etan meza eta hamaiketakoa izango dira agur gozo eta lasai baten gisan.

Jaiak Garaiko Udala eta herriko jai batzordeak antolatu dituzte, herritarren parte-hartzearekin eta ilusioz beteta.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top