Sei modelo egongo dira ikusgai igande honetako Bizkaiko Dantzari Egunean
AMOREBIETA – ETXANO | Jantzie denda zornotzarraren eskutik, Zelaieta Zentroan euskal jantzi tradizionalen erakusketa izango da ikusgai datorren astelehenera arte. Sei modelo, hiru emakumezko eta hiru makulu ikus daitezke egun hauetan, asteburu honetan Amorebieta-Etxanon ospatuko den Bizkaiko Dantzari Egunarekin bat eginez.
Cristian Osipek, Jantzieko arduradunetako batek, DOTBrako egiten dituzten lan batzuk zehaztu zituen, baita egunotan Zornotzako kultur zentroan ikusgai dauden jantzien ezaugarriak ere.