Dagoeneko hasi dira San Martin errekarako ubide berria eraikitzeko lanak

AMOREBIETA-ETXANO | San Migel kaleko hondoratze-eremuaren konponketek aurreikusitako egutegiaren arabera jarraitzen dute aurrera, eta, gaur egun, faserik garrantzitsuenetako batean dago: San Martin errekarako igarobide berria osatuko duten hormigoizko kutxa aurrefabrikatuak jartzean. Kutxa horiek — tunel aurrefabrikatu handi modukoak — urak pasatzzeko orain arte egon dena baina espazio handiagoa bermatzen dute, uholdeak saihesten laguntzeko, bereziki Gane bezalako ingurutena.
Fase hau bereziki esanguratsua da, galtzadaren azpiko ibilgua berreraikitzen hasi direlako. Kutxa guztiak instalatu ondoren, alboko eta goiko betelanak egingo dira, lurra egokitzeko lanak egingo dira eta, azkenik, hiri-zerbitzuak berrezarriko dira (hala nola argiteria eta hornidura) eta kalea erabat asfaltatuko da.
Proiektu konplexua
Teknikoki konplexua izan arren, orain arte indusketa lanak, errekaren eta udal-sareen behin-behineko desbideratzea eta telekomunikazio-zerbitzua martxan mantentzeko metalezko egitura osagarri bat ere egin dira. Aurrefabrikatutako piezen erabilerari esker epeak laburtu eta baliabideak optimizatu ahal izan dira.
Amorebieta-Etxanoko Udalak gogorarazten du, lanak amaitu ondoren, espazio horrek azpiegitura berritua izango duela, seguruagoa eta euri-jasei aurre egiteko hobeto prestatua.
Udalak eskerrak eman nahi dizkie beste behin ere herritarrei prozesu honetan azaldutako pazientzia eta lankidetzagatik, eta gogorarazi du ibilgailuentzat eta oinezkoentzat eremua itxita egongo dela lanak erabat amaitu arte. Lanen amaiera urte bukaerarako dago aurreikusita.



