DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Elorrioko Santa Ana gurutzearen zaharberritzea amaitu da

Petra zaharberritze-enpresak kendu egin ditu landaretzak monumentuan eragindako kalteak, eta harria babesteko produktu bat aplikatu dio

Uztailean eta abuztuan egin ziren lanak
Uztailean eta abuztuan egin ziren lanak

ELORRIO | Uztaila eta abuztua bitartean, Santa Ana komentuaren parean dagoen gurutzea mantentzeko lanak egin dira. Zaharberritze-lanak beharrezkoak dira Elorrioko ondare aberatsaren parte diren XVI. mendeko sinbolo errenazentista horiek ez hondatzeko.

Horrela, Petra zaharberritze-enpresaren gidaritzapean, biozida berezi bat aplikatu da, artelanetan erabili ohi dena, landare-kolonizazioa garbitzeko helburuarekin. Udal brigadako langileek, bestalde, gurutzearen gaineko zuhaitz-adarrak kendu dituzte.

Garbiketa-lanen ondoren, karezko morteroaren gainean jarri da, gurutzearen barruan urik sar ez dadin. Amaitzeko, arte-lanetan erabiltzen den babesgarri bat gehitu diote, aurrerantzean landare-kolonizazioa eta uraren kalteak murrizteko.

Elorrion estilo errenazentistako bederatzi gurutze daude, EAEn erregistratutako gurutzeen % 10. XVI. mendean eraikitakoak, izurrite baten aurrean osasun-kordoi gisa eta harresitik kanpo ateratzen ziren bidaiarientzat debozio-euskarri gisa balio zutela uste da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top