DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Elorriok energia-trantsizioa planifikatzeko proiektua abiarazi du

Udalak eta Argiñola Energia Berriztagarrien Komunitateak heldu diote erronkari

Aukezpena pasa den ostegunean izan zen.

ELORRIO | Klima-aldaketa eta energia-trantsizioa Elorrion 2025-2050 izenburupean, energia-trantsizioa planifikatzeko deliberazio-proiektua abian da. Elorrioko Udalak eta Argiñola Energia Berriztagarrien Komunitateak heldu diote erronkari eta, Siadecoren aholkularitzarekin, abiapuntu gisa, gida-plan zirriborro bat landu dute dagoeneko. DAIGUN 2025-2050 epe-mugari begira, ondorengo helburu orokorrak finkatu dira bertan: gaur egungo energia-kontsumoa ahalik eta gehien murriztea eta kontsumitzen den energia jatorri berriztagarrikoa eta tokian toki eta modu iraunkorrean ekoitzitakoa izatea.

Energia-eredu alternatiboa da lortu nahi dena, ingurumena errespetatuko duena eta ekonomikoki bideragarria eta sozialki ekitatiboa izango dena. Nolanahi ere, eredu horren inguruko ikuspegia partekatua izan dadin nahi dute proiektuaren bultzatzaileek.

Hori horrela, ikuspegi osoa lortzeko, mota guztietako eragileen parte-hartzea sustatu nahi da: gizarte-eragileena, eragile sozioekonomikoena, beste erakunde publikoena, herritar norbanakoena…

Herritarren inkesta

Proiektua garatzeko lehen urratsa izan da prozesuaren gobernantzarako Batzorde Sustatzailea eratzea. Elorrioko eragile instituzionalak, ekonomikoak eta sozialak daude bertan ordezkatuta, ezaugarri ezberdinetako herritar norbanakoez gain. Deliberazio-proiektuan landuko diren edukiak eta prozesua aurrera eramateko metodologiak zehaztuko dira talde horretan.

Abiapuntuko diagnostikoa osatzeko, estatistikoki adierazgarria izango den inkesta bat egingo da Elorrioko herritarren artean. 400 herritarrek osatutako lagin bat hautatu da, ausaz, eta haiek erantzun beharko diote inkestari. Herritar horiek informatzeko gutunak bidali ditu Udalak.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top