DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Eguzkia eta bero asko astebururako Durangaldean

Atzo, ostirala, 32,2 ºC erregistratu ziren Zornotzan eta 30,3 Iurretan; gaur zertxobait gehiago igoko dira

Astebururako iragarritako eguraldia GRAFISMOA: Unai Garcia

EGURALDIA | Abuztuko bigarren asteburua eguzkiak eta tenperatura altuek markatuko dute. Ostiral honetan eta bihar, larunbata, 30 gradu ingurukoak izango dira eta igandean 35 gradutik gorakoak. Hori dela eta, Euskalmetek abisu horia aktibatu du datozen egunetarako. Gaur egun beroa izango da, larunbatean zertxobait gutxiago ipar-mendebaldeko haizeagatik, baina igandean gora egingo du berriro. Atzo, maximoa Zornotzan erregistratu zen 32,2 gradurekin eta Iurretan eta Otxandion 30,3rekin. Ostiral honetan zerbait gehiago igo ahal izango duzue.

Barikua, bero gehiago

Gaur tenperatura pixka bat gehiago igoko da. Tenperatura maximoak 35 °C-tik gorakoak izango dira lurraldearen zati handi batean, kostaldean eta inguruko puntuetan izan ezik. Zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da eta arratsaldean bero-hodei batzuk garatuko dira barnealdeko mendi inguruetan. Hego-ekialdeko haizea indar handiagoz ibiliko da barnealdean, eta brisa altxatuko da kostaldean.

Zapatua, bero gutxiago

Larunbatean beroa ez da hain handia izango Kantauri isurialdean. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eguerditik aurrera eta, ondorioz, tenperaturak behera egingo du, batez ere ipar partean. Gainera, arratsaldean eta gauean behe-hodeiak ager daitezke. Gainerakoan, zerua hodei gutxirekin egongo da, eta tenperatura iparraldean baino gutxiago jaitsiko da; hortaz, beroak eutsi egingo dio.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top