Sei zirku talde arituko dira datozen egunetan San Agustin Kulturgunean

DURANGO |Maluta, 2025ean bere hamaikagarren edizioa ospatuko du. Munduko hainbat lekutatik iritsita, funtzio esklusibo eta errepikaezina betetzen duten zirkuko artisten konbinazioa. Hiru egunetan zehar, San Agustin Kulturgunea zirku karpa bihurtuko duten ezinezko trebetasunen, birtuosismoaren eta poesiaren erakustaldi laburrak ikusteko aukera egongo da. Ganso & Ciak zuzendutako eta aurkeztutako publiko guztientzako ikuskizuna da. Dena barre-algaraz, xelebrekeriaz eta ezustekoren batez zipriztinduko du.
Taula gainean, sarerik gabe, lehoirik gabe, baina talentuz gainezka, Fumezing (Italia), Cía Fémut (Katalunia), Hilary (Txina), Dama Beltza (Argentina), Kaxpi (Nafarroa) eta bertako Ganso & Cia taldearekin batera arituko dira.


