DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

EAJk alegazioak aurkeztu dizkio OTA berriari, Matienako merkataritza babesteko

Talde jeltzaleak hainbat alegazio aurkeztu dizkio EH Bildu Eta Abadiñoko Independente Berriak taldeek osatutako gobernuak aurkeztu duen proposamenari

EAK alegazioak aurkeztu ditu

ABADIÑO | EAJ-PNVk hainbat alegazio aurkeztu dizkio udal gobernuak, EH Bildu eta Abadiñoko Independente Berriak (AIB) taldeek osatuak, aurkeztu duen Trafiko Ordenantza berriari, araudi horrek merkatarien interesei kalte egiten diela eta Traña-Matienako jarduera ekonomikoarentzat ondorio txarrak ekarriko dituela ulertuta.

Talde jeltzalearen aburuz, tokiko gobernuak ez du bertoko merkatariekin partaidetzazko prozesurik bultzatu, ordenantza hau idatzi baino lehen, egoiliarrentzako aparkalekuak eta auzoan TAO sistema ezartzea arautzen baitu. Merkatariei ez zitzaien informaziorik eman, ezta proiektuaren inguruan kontsultarik egin ere. Udalaren webgunean argitaratu zen ohar baten bidez jakin zuten eta ondoren, bideetako marrak margotzen hasi zirenean eta aparkaleku berriak mugatzeko seinaleak jarri zirenean.

Traña-Matienan merkataritza handia dago, egunero inguruko herrietatik datozen bisitariak eta inguruko lantegietako langileak erakartzen dituena, bertoko denda eta establezimenduetan kontsumitzen baitute. AME-Abadiñoko merkatarien elkartearen datuen arabera, denda batzuetako bezero portzentaje handia %50etik gora, auzotik kanpokoa da, eta bertara dator bere ibilgailu partikularra erabilita. “Oso garrantzitsua da kontu honi konponbide eraginkorra ematea”, azpimarratu du Mikel Garaizabalek, EAJ-PNVko udal taldeko bozeramaileak. “Traña-Matiena auzo bizia da eta ekonomikoki dinamiko izaten jarraitzeko, hein handi batean, merkataritza sare hurbila behar du, irisgarria, jarduerari mesede egingo dioten neurriekin”, esan du.

Aurkeztutako alegazioak:

  1. Doako TAO guneak zabaltzea: Doako txandakako aparkalekuak (gune urdina) Trañaetxoste, San Prudentzio, Txiñurrisolo eta Zubibitarte kaleetara eramatea.
  2. Doan aparkatzeko denbora luzatzea: Gune horietan aparkatzeko denborak 60 minututik 120 minutura luzatzea.
  3. Arzubian parking bertikala egiteko proiektua: Arzubia gunean aparkaleku bertikala egiteko aukerak aztertzeko eta proiektua idazteko proposamena.
  4. Merkatariei parte hartzeko aukera emateko mahaia eratzea: Tokiko merkatarien ordezkariekin lan mahai iraunkorra eratzea, trafiko politiken eragina aztertzeko eta hobekuntzak proposatzeko.
  5. TAO makinak berritzea: Gaur egungo makinen ordez modernoago batzuk jartzea aparkalekuak on line kudeatu ahal izateko, ibilgailura bueltatu beharrik gabe.
  6. Erosketa-bonuak ateratzea, aparkalekuak errazteko: AME elkartearekin elkarlanean garatu beharreko proposamena. Tokiko dendetako ohiko bezeroei aparkatzeko erraztasunak emateko bonua ateratzea.
  7. Kontsumo-ohiturak aztertzea: Traña-Matienan egungo kontsumo ohiturak zehatz eta berehala aztertzea.
  8. Toki publikoen kudeaketa egokia egitea

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top