Proba 12.00etan jokatuko da, Landako Gunean

HERRI KIROLAK | Dena prest Durango datorren igandean (12.00etan) Euskadiko fardo altxatze txapelketako finala jokatzeko. Parte-hartzaileek 45 kiloko fardela zazpi metrora eta bi minutuz altxatu beharko dute. Beñat Amade, Oier Gonzalez, Mikel Gonzalez eta Jose Martin Bustinza izango dira txapelaren lehian. Programazioak trontza mistoaren finala ere barne hartzen du.