Parte-hartze prozesuak, zaintzaileen esperientzietatik eta beharretatik abiatuta, Durangoko zaintza sistema hobetzea du helburu

DURANGO | Durangoko Udala, Berdintasun arloaren bidez, partaidetzazko diagnostiko bat burutu du herriko zaintza-beharrak aztertzeko. Hainbat hilabetez informazioa biltzen igaro ondoren, apirilaren 9an, arratsaldeko 18:00etan, prozesu honetatik lortutako ondorioak aurkeztuko dira, herritarrentzat irekita izango dena, Landako Elkartegiaren (Landako etorbidea, 4) egoitzan.
2024ko iraila eta 2025eko martxoa bitartean garatutako diagnostiko honek durangarren parte-hartze aktiboa izan du, zaintza-lanetan diharduten profesionalei eta ez-profesionalei egindako elkarrizketekin, kalean egindako inkestekin eta online galdetegi batekin, herritarren iritziak eta esperientziak biltzeko. Horrez gain, prozesu hau aberastu da tokiko feminista-elkarteekin izandako lankidetza bidez, haien esperientzia baliotsua ekarrita.
Apirilaren 9an aurkeztuko diren ondorioek, Durangoko zaintza-sisteman dauden behar eta erronka nagusiak jasoko dituzte, baita herritarren itxaropenak eta proposamenak ere. Horrez gain, udalerriko baliabideen gida bat ere aurkeztuko da. Ondorio hauetatik abiatuta, Durangoko Udalak zaintza-zerbitzuak sendotzeko neurriak ezartzeko aurrera egingo du, sistema justuago, orekatuago eta jasangarriago baten alde, zaintza-lanetan aritzen diren pertsonak eta zaintzak jasotzen dituztenak lagunduz.
Aurkezpen-ekitaldiak aukera emango die parte-hartzaileei diagnostikoaren emaitzak zehatz-mehatz ezagutzeko eta euren iradokizunak emateko, Durangoko zaintza-sistema etengabe hobetzen laguntzeko.
Informazio gehiagorako, Udalarekin jar daiteke harremanetan helbide elektroniko honen bidez: g.calle@murgibe.com.