Abenduaren 26ra arte egongo da zabalik
DURANGO | Zabalik dago aurtengo Gabonetako erakusleiho onenak aukeratzeko bozketa. 35 establezimenduk parte hartzen dute Durangoko erakusleihoen lehiaketan, eta horietatik 32 Dendak Bai elkarteko kideak dira. Epaimahaiaren balorazioaz gain, publikoak bere erakusleiho gogokoenaren aldeko botoa eman dezake gaurtik, abenduak 19, osteguna, abenduaren 26ra arte. Bozkatu dezakezu HEMEN
Lehiaketak lau sari biltzen ditu guztira: 1.500 euroko lehen saria, 1.000 euroko bigarren saria, 500 euroko hirugarren saria eta herri-bozketa bidezko 300 euroko sari berezia. Epaimahai espezializatu batek aukeratuko ditu establezimendu irabazleak, eta hiru irizpide nagusitan oinarrituta baloratuko ditu erakusleihoak: dekorazioaren kalitate estetikoa (50 puntu gehienez); produktuaren originaltasuna, asmamena eta sormena (25 puntu gehienez); eta erakusleihoek Durangoko historiarekin eta ikurrekin duten lotura (25 puntu gehienez).
Bizkaia mailan ere parte hartzen dute Durangoko eta Iurretako 32 establezimenduk Bizkaidendak lehiaketan. Lehiaketa honetarako, bozketa zabalik dago. Bozketan parte hartzen dutenen artean, 100 euro zozketatuko dira.