Aurten, berritasun gisa, Plateruenan herriko taldeen kontzertuak batuko dira, Montevideo eta Durangoren arteko senidetzearen jardueren barruan
DURANGO | Gaur, abenduak 12, Durangoko Udalak ofizialki aurkeztu du aurtengo Gabonetako programazioa, abenduaren 20tik urtarrilaren 6ra, publiko guztientzako diseinatutako 24 ekitaldirekin. Ekitaldian Jesica Ruiz lehen alkateordea eta programazioan parte hartu duten hainbat tokiko elkartetako ordezkariak izan dira, beste udal ordezkari batzuekin batera.
Aurkezpenean, Jesica Ruizek azpimarratu duenez, “programa hau durangarretan pentsatuz diseinatu da, gustu eta adin guztietara egokitzen diren askotariko jarduerak eskainiz. Egun hauek bereziak izatea nahi dugu eta pertsona bakoitzak bere lekua aurkitzea jai hauetaz gozatzeko. Ekimen horiek tokiko kultur elkarte askoren lankidetzari eta ahaleginari esker izan dira posible. Udalak eskerrak eman nahi dizkie inplikatutako eragile guztiei”. Era berean, Ruizek kultura, asoziazionismoa, durangar tradizioa eta jaien gozamen kolektiboa sustatzeko konpromisoa azpimarratu du: Durangoko Eguberrietako programak tokiko kulturari, Durangoko artista eta musikariei emandako babesa islatzen du, gizarte-kohesioa sustatzen du publiko guztientzako jarduera inklusiboekin eta tokiko merkataritza bultzatzen du. Eguberri durangarraren aldeko apustua.
Programazioa ostiralean, hilak 20, hasiko da berritasun batekin: herriko taldeen kontzertuak Plateruenan. 21:00etan hasiko den kontzertuan, Alerta, Hamaika Ikusteko Jaioak eta Reder taldeek hartuko dute parte, Durangoko talentu musikala sustatzeko gune bat eskainiz. Sarrera doakoa izango da. Ruizek azpimarratu duenez, ekimen berritzaile honen helburua da datozen urteetan tokiko taldeei ikusgarritasuna emateko plataforma gisa sendotzea: “Gaur egun, zortzi musika taldek entseatzen dute Landakoko sotoan. Gure helburua da bertako musika sorkuntzak espazioak izatea Durangoko ekitaldietan, bere talentua erakusteko eta bere musika entzuleekin partekatzeko”.
Aurtengo beste nobedade bat escape room delakoa izango da, Montevideo eta Durangoren arteko senidetzearen barruan kokatzen dena, publiko guztientzako esperientzia ezberdin eta interaktiboa eskainiz. Abenduaren 20tik aurrera egongo da eskuragarri, bai online, bai aurrez aurre.
Hilaren 21ean izotz-pistak ateak irekiko ditu eta haurrentzako parkea abenduaren 28,29,30ean eta urtarrilaren 2,3 eta 4an egongo da.
Gastronomiari dagokionez, Suk-Aldatu ekitaldia egingo da, Gabonetako mokadu bereziak dastatzeko aukera, bertako sukaldaritza tradizioa nabarmenduz. Abenduaren 26an, Pirritx, Porrotx eta Mari-Motots Durangora itzuliko dira bi emanaldiekin, 16:00etan eta 19:00etan. Sarrerak abenduaren 17tik aurrera egongo dira eskuragarri, bai Arte eta Historia Museoan, bai lineako plataformetan.
Abenduaren 26, 27 eta 31n Jolas Egunak ospatuko dira Tabira, San Fausto eta Muruetatorre auzoetan, familia osoarentzako jarduerak eskainiz. Tabiran artisau zurezko jolas erraldoiez gozatu ahal izango da, eta Muruetatorren, berriz, talo tailer bat antolatuko da, aurreko urteko arrakastaren ondoren itzuliko den jarduera. San Fauston, lehen aldiz, Kanpaikada Txikia ospatuko da, familiei zuzendutako jai eguna, Xaibor-en animazio eta jarduerekin.
Olentzero eta Mari Domingiren ohiko desfileak Durangoko kaleak zeharkatuko ditu abenduaren 24an, 18: 30ean Institututik hasi eta Ezkurdiko kioskoan amaituko delarik. Eskerrak eman nahi dizkiegu dantza taldeei (Kriskitin, Tronperri, Txoritxu), abesbatzei (Orfeoia, Tabira Musika Banda, Bartolome Ertzilla, Gaizaleak), auzo elkarteei (Herria eta Madalena) eta beste kultur eragile batzuei (Virgen del Cisne eta Inurri Eskaut taldea). Era berean, Errege Magoen desfilean, urtero bezala, Congregaciones Marianas erakundearen dedikazioa eta ahalegina izango dira. Entitate horiek modu eskuzabalean eta karroza sortu berriekin antolatzen dute ekitaldia.
Eixu Artisau elkarteak antolatutako artisau azoka Andra Mari elizpean jarriko da abenduaren 22an eta 23an, bertako artisauek egindako produktu paregabeak eskainiz. Musikaren arloan, egitarauak hainbat emanaldi koral, organoarekin lotutako jarduerak, Musika Bandaren Gabonetako kontzertua eta Durangaldeko Jaizale Txistularien emanaldia biltzen ditu, besteak beste. Kantari eta Dantzaroren aurkezpenak ere nabarmentzekoak dira, Gabonetako kultur eskaintzari barietatea gehituz.
Iñurri Eskaut Taldearen proposamenak jaien lehen asteburuan eta Auzo Alai elkarteak Madalenan antolatutako kanpaikada klasikoak, biak abenduaren 21ean. Bestalde, Dendak Bai erakundeak ere ekimen bereziak prestatu ditu egun horietarako.
Gainera, Eguberri osoan Luis Ibañezek egindako Jaiotza Ibilbidea egongo da eskuragarri, Durangoko hainbat gune enblematikotan barrena egingo den ibilbidea, bertako saltokietan eta kultur guneetan erakusketak egingo dituena.
Kontsultatu Gabonetako programazio osoa Durangon www.durango.eus webgunean.
Tokiko kutsukin programazioa
Aurkezpenean herriko hainbat kultur elkarte eta eragilek parte hartu dute, eta haien lankidetza funtsezkoa izan da Gabonetako programazio hau egiteko eta gauzatzeko. Bere dedikazio eta konpromisorik gabe, programa hau ez zen posible izango: Inurri Eskaut Taldea, Tabira Musika Banda, Auzoetako elkarteak (Auzo Alai, Tabira, Muruetatorre eta San Fausto), Jaizaleak, Arandoño, Eixu artisau elkartea eta Dendak bai.
Ruizek ekitaldia itxi du “kultur elkarte eta eragile guztien lankidetza eskertuz, euren lan eta dedikazioarekin programazio hau posible egin dutelako. Haien inplikazioa funtsezkoa da eta Durangok egunez egun duen garrantzia islatzen du “.