DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Durangaldeko Ikerlari gazteentzat deialdi berria zabaldu du Gerediagak

Eskualdeko ondarea, historia, kultura eta gizartearen zaintza, ikerketa eta zabalpenarekiko zaletasuna gazteen artean bultzatzeko helburua du ekimenak

Laugarren deialdia abian jarri du elkarteak

DURANGALDEA | Gerediaga Elkarteak Durangaldeko ondarea, historia, kultura eta gizartearen zaintza, ikerketa eta zabalpenarekiko zaletasuna eskualdeko gazteen artean bultzatzeko helburuarekin sortu zuen 2022an Durangaldeko Ikerlari Berrien Saria. Orain, laugarren deialdia abian jarri du.

Euskarazko ikerketa eta dibulgazio lanak sustatu eta ezagutzera emango dira. Deialdia berrian kategoria bakarra izango da. 35 urtera arteko gazteek parte hartu ahalko dute eta sari bakarra izango da, 1500 eurokoa. Gainera, Astola aldizkarian ikerketa lanaren laburpena argitaratzeko aukera emango zaio irabazleari.

Ikerketa gaia edo arloa Durangaldean kokatutakoa izan behar da. Beraz, edozein jakintza-arlotako ikerketa, sormen edo dibulgazio lana izan daiteke: historia, gizartea, kultura, hizkuntza, ekonomia, ondarea, lurraldea, turismoa, musika…

Lana euskara hutsean aurkeztu behar da, jatorrizko lana eta lau formatutan aurkeztu ahal izango da: artikulua, poster akademikoa, ikus-entzunezkoa edo podcasta.

Bakarkako lana edo talde lana izan daiteke. Eskatzailea Durangaldean bizi edo ikastea ezinbesteko baldintza izango da, eta talde lana bada, taldeko kide batek gutxienez bete beharko du baldintza.
2025eko ekainaren 15era arte egongo da lanak aurkezteko epea. Lanak gerediaga@gerediaga.eus helbide elektronikora bidali beharko dira.
Egitasmo honek Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoaren babesa dauka.

Aurreko deialdietako irabazleak

Lehenengo edizioan, gazteenen kategorian ikus-entzunezko bi saritu ziren:

Peio Martin Estevez ( Zornotza) – “Elkarrizketa amamarekin” eta Ibone Gomez Tamayo (Zaldibar) – “Euskal bidaiariak”. Nagusien kategorian, Ibaizabal ibaiaren Goi-Arroko landa-paisaiaren bilakaera aztertzen duen idatzizko ikerketa-lana izan zen irabazle. Adrian Burgada Ereño (Durango) – “Ibaizabal ibaia”.

Bigarren edizioan, lan bik jaso zuten saria: Gazteenen kategorian Jokin Camarero Garaik (Durango) idatzitako “Durangadeko Mitologia lana eta 19 urtetik gorakoen kategorian, Otxandion izan zen Garavilla S. A. arrain kontserba fabrikari buruzko ikerlana, Xixili Bengoetxea Llonak (Otxandio) idatzita.

Hirugarren edizioan, lan bakarrak jaso zuten saria: Marta Calvo Larraldek (Durango) jaso zuen saria: “Abadiñoko Nuestra Señora de Begoña barnetegia frankismoaren ongintza sistemaren hastapenetan” izan zen aurkeztutako lanaren izenburua.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top